[ARGAZKI GALERIA]: Etenik bako lau jaiegun gozatzeari ekin diote Zaldibarren

Ekaitz Herrera 2024ko uzt. 4a, 22:10

Udaletxe plaza goraino bete da jaien hasiera ekitaldian. Ez da ezertxo ere falta izan. Jose Luis Mendilibarrek ondo merezitako omenaldia jaso du Zaldua Kirol Elkartearen eta udalaren partetik. Gaztetxeko kideek txupina bota eta 20 urte hauetan bidelagun izandako guztiak eskertu dituzte.

Zaldibar jaietan murgilduta dago. Gaurtik igandera arte makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute. Egitarauko ekitaldi azpimarragarrien artean, kuadrillen arteko txallenge erronka, Belako eta Tatxers taldeen kontzertuak, bertso saioa, Altxa Porru taldearen erromeria eta umeentzako parkea daude. Egitarau osoa HEMEN kontsultatu daiteke.

Hedabide honek jaien hasiera ekitaldia laburbiltzen duen bideoa kaleratuko du bihar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!