[ZUZENEKOA] Olazar pilota txapelketako lau eta erdiko finalerdien zuzeneko emankizuna

Anboto 2022ko abe. 15a, 21:25

Gaur Olazar txapelketako finalerdietako partiduak jokatuko dituzte. 21:30etik aurrera lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira. Lau eta erdian eta emakumeetan, Arrizabalagak eta Garaik neurtuko dituzte indarrak. Binaka eta gizonetan, Matak eta Iruritak De La Fuenteren eta Aldaberen kontra jokatuko dute.

Joan zen astean gizonen lau eta erdiko finalak jokatu ziren. Zubizarretak 22-8 irabazi zion Irribarriari eta Ariztegik 22-16 Egigureni. Datorren asteko eguenean azken finalerdiak jokatuko dira. Finalak abenduaren 31n jokatuko dituzte.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!