Irabazleak finalera sailkatuko dira. Abenduaren 15ean eta 22an binakako finalerdiak jokatuko dira gizonetan nahiz emakumeetan.
Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista.