Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko aza. 24a, 10:16

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Irribarriak eta Kortazarrek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Igoak eta Ugartemendiak Etxanizen eta Lozaren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Egigurenek 22-11 irabazi zion Faben Ituarte atxondarrari lau t'erdian. Binaka, Matak eta Iruritak 22-12 menderatu zituzten Olaetxea eta Lizeaga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!