[BIDEOA] Hondakindegiko tragedia gogoratzeko eskultura ezarri dute Eitzagan

Anboto 2022ko mai. 18a, 12:03

Eitzaga Brigadak bere gain hartu du ekimena. "Bi langile erailda, baten gorpua zaborpean utzia, milaka herritar kaltetuta, lurrak, airea eta urak kutsatuta. Ehunka lagun borrokan gertatutakoa eta ardurak argitzeko. Hori guztia gogoan, Eitzaga Brigadak gauzak bere lekuan jarri nahi ditu, eta bat gutxienez jarri du", azaldu dute ohar baten bidez.

Eitzagako hondakindegia amildu osteko gertaerak gogoratzeko, eta bertan lanean zeudela hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omentzeko asmoagaz egin zuten eskultura. Zaldibar Argituren asmoa otsailean ezartzea zen, hondakindegia jausi eta bi urtera. Zaldibarko Udalak, ostera, baimena ukatu zion elkarteari, "beste oroigarri bat" ezartzeko asmoa zuela argudiatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!