Iñaki Urizarrek auzolanean egindako eskultura Eitzagan ipintzeko asmoa izan zuen Zaldibar Argituk otsailean, hondakindegia amildu eta bigarren urteurrenean. Baina udal gobernu taldeak ez zuen baimenik eman eskultura ipintzeko, eta ordutik tirabira dago. Erabaki hori salatzeko eta Zaldibarko Udalari eskultura ipintzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.