"Zaldibarko goialdean bizi diren bizilagunentzat ezinbestekoa da instalazio hau, zentrora egunero azkar eta eroso joatea erraztuko baitu. Aurrerapen garrantzitsua da, oinezkoen mugikortasuna hobetzen duten inguruko herriekin parekatu nahi gaituelako", azaldu du Juan Mari Uriarte hirigintza zinegotziak ohar baten bidez. Igogailuagaz, ia hamaika metroko desnibela gaindituko da; 35 metroko pasabide bat edukiko du, gainera. Katikena zeharbidean ere obra egingo dute, inguruari "zabalera" emateko.
Zaldibarko Udalaren arabera, Aszende S.L enpresari esleitu zaizkio obrak, eta 355.858, 98 euroko aurrekontua dute; udal gobernu taldeak Jaurlaritzaren 201.065, 87 euroko laguntza jasoko du obrarako, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beste laguntza bat "lortzea espero du".
2009ko Irisgarritasun Planean
Udala pozik agertu da igogailuaren proiektuagaz, izan ere, 2009ko Irisgarritasun Planean jaso zen proposamena. Zaldibarko hainbat bizilagun, baina, proiektuaren aurka agertu dira azken urteetan.