"Politika sozialak egiteko garaia da; familia asko langabezian daude, tokiko komertzioa lagundu behar da..." jarraitzen du oharrak. Bigarren mailako herritartzat hartzen dituztela salatzen dute, baita ere, eta bestelako alternatibak eskaini dituzte oharrean. "Irisgarritasunaren alde gaude, eta bestelako alternatibak eskaini ditugu udalean: zigi zagan doan aldapa bat, edota eskola parean ezartzea igogailua, adibidez. Kasu horretan, onuradunak San Andres auzoko 400 bizilagunak izango lirateke". Jose Luis Maiztegi Zaldibarko alkatearekin bildu zirela ere adierazi dute oharrean.
2020ko aurrekontuetan Zaldua plaza eta eliza inguruak lotuko lituzkeen igogailuarentzako 425.000 euro gorde dira.