Zaldibarko hainbat herritarrek protesta egin zuten atzo iluntzean, udalak Elizondo parkean egitekoa duen igogailua errefusatzeko. Udal plazan egin zuten mobilizazioa. Bertaratuek azaldu zutenez, "irisgarritasunaren alde" daude, baina ez "igogailua hor" egiteagaz. Herritarrek 38 alegazio aurkeztu dizkiote proiektuari.