Koronabirus kasu berri bat baieztatu dute Zaldibarren

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 8a, 12:28

Osakidetzak PCR bidez atzemandako kasu berri bat baieztatu du Durangaldean. Azken asteotan bi kasu baieztatu dira Durangon. Atzo, bat gehiago Zaldibarren. Egunotan jaiak ospatu dituzte bertan.

Atzo 5.027 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 31 izan ziren: 8 Araban, 4 Bizkaian eta 19 Gipuzkoan. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 44 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Durangaldean baieztatutako positiboak 472 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 199 
  • Zornotza: 155  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 14 (+1)
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 8 
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!