PCR positibo bat identifikatu dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 1a, 12:50

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo koronabirus positibo bat atzeman zuten Durangon. Guztira, 15 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Atzo 3.133 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 15 izan ziren: 5 Araban, 5 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 470 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Baieztatutako positiboak 470 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 198 (+1)
  • Zornotza: 155  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz:
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!