PCR positibo berri bat baieztatu dute Durangon

Anboto 2020ko uzt. 7a, 12:10

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo koronabirus positibo bat atzeman zuten Durangon. Guztira, 19 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Atzo 3.317 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 19 izan ziren: 4 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 50 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Baieztatutako positiboak 471 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 199 (+1)
  • Zornotza: 155  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz:
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!