Dominikak elkarretaratzea deitu du eraso sexista salatu duen emakume bat babesteko

Anboto 2020ko mai. 19a, 11:17

Elkarretaratzea gaur, martitzena, izango da, 19:00etan udaletxe aurreko plazan. Maskarilez gainera, zapi morea eramateko deia egin dute Dominika talde feministatik. 

Zaldibarko talde feministaren arabera, eraso matxista domekan izan zen, etxe atari batean. "Gizon batek emakumezko baten espazio intimoa inbaditu zuen eta larderiaz eraso zuen" adierazi dute Dominikatik. 

Abadiñon kazerolada

Abadiñon ere protestara deitu dute, zapatu goizaldeko eraso matxista gaitzesteko. 'Kazerolada morea' deitu du Abadiñoko mugimendu feministak, 21:00etarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!