Gizonezko bat atxilotu dute bart Traña-Matienan bikotekideari eta senitarteko bati eraso egitea leporatuta

Joseba Derteano 2020ko mai. 16a, 11:28

Atxilotu zuten gizonezkoak ertzain bati ere eraso egin zion.

Bart, 04:00 inguruan, gertatu zen. Abisu bat jasota ertzaintzaren hainbat auto eta anbulantzia bat Traña-Matienara, eliza pareko biribilgune ingurura, bertaratu ziren. Bertan ertzainek gizonezko bat atxilotu zuen bere bikotekideari eta senitarteko bati ustez eraso egiteagatik, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Atxilotutako gizon horrek ertzain bati ere eraso egin zion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!