Lehenengo zutabea Elgetatik irtengo da (16:30ean plazan). Bigarren zutabea Ermutik abiatuko da (17:00etan Cardenal Orbe plazan) eta hirugarrena Eibartik (17:00etan Amaña-Eibar tren geltokia). Hiru zutabeen helmuga Zaldibar izango da. Zaldibartarrek Ermuko zutabeagaz bat egingo dute.
Verter Recycling hondakindegian lur-jausia gertatu zenetik herritarrek hainbat protesta antolatu dituzte bai Durangaldean baita Euskal Herriko beste herri batzuetan ere. Gertatutakoa argitzea eta erantzukizunak eskatzea dira mobilizazioen helburu nagusiak.
 
                                    ![[BIDEOA] Jendetza batu da Zaldibarren hondakindegian gertatutakoa argitzea eskatzeko](https://anboto.tok-md.com/argazkiak/AGw/cache/C5325E79-DF3F-44C2-896C-05BE17355409_tokikom_735x413.jpeg)