Lidia Cañetek eskarmentuan oinarritu du San Andres sariko bigarren postua

Joseba Derteano 2018ko aza. 28a, 08:35

Lidia Cañete ezkerrean, Hilario Hernández erdian eta Jose Antonio Saez eskuman.

Zaldibar Arku Taldeko tiralariak Euskal Ligara begirako puntu baliotsuak batu zituen etxeko txapelketan.

Kirolari baten benetako nortasuna estualdietan azaleratzen da. Batzuk hondoratu egiten diren bitartean, txapeldunek alternatibak aurkitzen dituzte. Horren adibide da joan zen asteburuan Zaldibarko San Andres arku tiro txapelketan gertatutakoa. Lidia Cañetek ez zuen bere egunik onena izan, baina eskarmentua bidelagun, bigarren amaitzea lortu zuen Euskal Ligara begira puntu baliotsuak batuz. “Ez nuen podiumean egoterik espero, geziak txarto jaurtitzen nenbilelako. Entrenamenduetan landutakoak ez zidanez emaitzarik ematen, oinarrizko teknikara jotzea erabaki eta azkenean apur bat errekuperatzea lortu nuen”.

Abanto Gezaleriak taldeko Hilario Hernándezek irabazi zuen Zaldibarko txapelketa 559 punturekin. Cañetek 548 batu zituen. Zaldibar Arku Talde Joshe Blancok ere hamar onenen artean sailkatzea lortu zuen 530 punturekin.

Zaldibar Arku Taldeko tiralariak:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!