Iñaki Garces otxandiarra baldintzapeko askatasunean geratu da

Anboto 2023ko mar. 29a, 09:15
Euskal presoen aldeko mobilizazio bat Otxandion.

25 urteko espetxealdiaren ostean, Iñaki Garces Beitia preso otxandiarra baldintzapeko askatasunean geratu dela jakinarazi du Etxerat-ek.

2017an bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen Iñaki Garcesek. 2021eko udaberrian Basauriko espetxera hurbildu zuten Zuerako espetxetik (245 km). Basaurin zegoela hirugarren gradua jaso zuen beste preso batzuekin batera eta orain baldintzapeko askatasunean geratu da.

Joan zen astean Gorka Lupiañez durangarrak ere baldintzapeko askatasuna lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!