Iñaki Garces preso otxandiarra hirugarren gradura pasatu dute

Anboto 2022ko ots. 28a, 14:52

2021eko udaberrian heldu zen Basauriko espetxera.

Basauriko eta Martuteneko espetxeetan dauden zortzi euskal presok hirugarren gradua jaso dute Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren aldetik, eta Iñaki Garces Beitia otxandiarra dago euren artean, Etxerat-ek informatu duenez. Garcesek 23 urte bete ditu kartzelan eta 2021eko udaberrian heldu zen Basauriko espetxera, Zueratik. 2018tik bigarren graduan sailkatuta zegoen, irteteko hainbat baimen arrunt izan ditu eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Hirugarren gradua jaso duten gainerako zazpi presoak honako hauek dira: Egoitz Coto Etxeandia, Joseba Lerin Sanchez, Unai Fano Aldasoro eta Ugaitz Perez Zorriketa Basauriko espetxean eta, Mikel Arrieta Llopis, Joseba Arregi Erostarbe eta Francisco Jose Ramada Estevez, Martuteneko espetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!