Garces 1998ko martxoaren 24an kartzelaratu zuten. 26 urteko kartzela zigorra betetzen ari da ordutik. 2017ko irailean kondenaren hiru laurdenak bete zituen. Zuerako kartzelatik (Zaragoza, Aragoi) Basauriko kartzelara lekualdatuko dute (Bizkaia) eta bigarren graduan egongo da han. Gorka Palacios euskal preso durangarra Murtziako II. espetxean egon da kondena betetzen. Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Estremerako kartzelara (Madril) lekualdatuko dute.