Gorka Lupianez durangarra baldintzapeko askatasunean geratu da

Anboto 2023ko mar. 22a, 12:19

 Ia 15 urte eta erdiko espetxealdia bete du Lupiañezek.

Etxerat-ek bere webgunean jakinarazi duenez, Gorka Lupiañez durangarra baldintzapeko askatasunean geratu da. 2020ko uztailan Topas (Salamanca) espetxetik —460 km—, Logroñoko espetxera —170 km— lekualdatu zuten eta 2021ko abenduan Martutenera hurbildu zuten. 2022ko maiatzean hirugarren gradua eman zioten eta orain baldintzapeko askatasunean geratu da. Ia 15 urte eta erdiko espetxealdia bete du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!