Azkenengo hamar egunetan 28 positibo detektatu dituzte Otxandion eta intzidentzia-tasa 1771ra igo da. Egoera ikusita Biziguraz Betie kultur programazioko hainbat ekimen atzeratu egin zituen udal gobernuak joan zen astean eta gainerako ekimenen inguruko erabakia aste honetan hartuko zuela iragarri zuen. Bada, uztailaren 23tik 25erako ekimenak bertan behera uztea erabaki du, Andikonan 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratzeko egiten den ekimena salbu. Andikonako ekitaldia "formatu xumean" egingo duela iragarri du udal gobernuak eta osasun neurri guztiak "bermatuko" direla.