Uztailaren 17a umeei eskainitako eguna izango da eta askotariko jokoak egingo dituzte plazan eta Mainondon. Hurrengo egunetarako, Urduri dantza taldearen saioa, hilaren 18an, eta Kale Gorrian izeneko kale antzerkia, uztailaren 19an, nabarmendu daitezke.
Uztailaren 25ean hainbat ekimen egongo da. Eguerdian, 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratuko dituzte. Segidan, udal bandak eta Arabako bandak musika kontzertua eskainiko dute eta, arratsaldean, Iñaki Palacios & The Gael's taldeak doinu irlandarrak eta euskaldunak uztartzen dituen Baltik lan berria aurkeztuko dute.
Azkenik, Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 30ean, 20;00etan.
EGITARAUA
• Uztailak 2, 22:00etan Temblores - zinema (Andikonan)
• Uztailak 9, 22:00etan Urtzen - zinema (Andikonan)
• Uztailak 16, 21:30ean Lur eta Amets - zinema (Andikonan)
• Uztailak 17, Txiki-gazte eguna (Plazan, 0-9 urte) (Mainondon, 10 urtetik aurrera)
• Uztailak 18, 19:30ean Urduri dantza taldea (Plazan)
• Uztailak 19, 19:00etan Kale gorrian - antzerkia (Plazan)
• Uztailak 22, 19:30ean Sokadantza (Plazan)
• Uztailak 23, 22:00etan Jainkoak ez dit bakartzen - zinema (Andikonan)
• Uztailak 25, 13:30ean Andikonako omenaldia (85. urteurrena)
Jarraian Limonada + Musika kontzertua udal banda eta Araiako bandaren eskutik
19:00etan Iñaki Palacios & The Gael´s (Plazan)
• Uztailak 30, 20:00etan Puro Relajo
• Uztailaren 16tik 18ra, Argazki erakusketa Santa Maña jaiak