Atzo arratsaldean egoera aztertzeko Gobernu Bilkura burutu eta "egoerari aurre egiteko beharra" ikusi zuten. Eragile desberdinekin berba egin ostean, Biziguraz betie programan uztailaren 19ra arte aurreikusita zeuden ekimenak atzeratzea erabaki dute. Zehazki honako hauek dira atzeratutako ekimenak: Lur eta Amets film emanaldia (uztailak 16), Urduri dantza taldearen saioa (uztailak 18) eta Kale gorrian antzerki saioa (uztailak 19).
Uztailaren 20an Gobernu Bilkura berriro batuko da egoera aztertu eta uztailaren 24tik 25eko asteburuari begirako erabakiak hartzeko.