43 positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 18 Durangon

Anboto 2021ko uzt. 20a, 12:49

43 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 18 Durangon, bosna Elorrion eta Zornotzan, launa Abadiñon eta Iurretan, hiruna Berrizen eta Otxandion eta 1 Mañarian. 

EAEn, 7927 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1010 positiboak izan ziren: 479 Bizkaian, 112 Araban eta 398 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 21, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 36 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 42 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!