Maider Unda Anboto Irratian: "Txapelketara ez naiz sasoi betean heldu"

Anboto 2010ko api. 22a, 12:08

Maider Unda oletarrak lehendik ere oparoa zuen palmaresa loditu zuen joan zen asteburuan. Borroka Libreko Europako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen.

Maider Unda oletarrak lehendik ere oparoa zuen palmaresa loditu zuen joan zen asteburuan. Borroka Libreko Europako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen. Emaitzagaz gustura dagoen arren, txapelketak ez duela sasoi betean harrapatu aitortu du: \"Denboraldiaren hasieran nagoenez, ez nau punturik onenenean harrapatu txapelketak. Nire urteroko hitzordu nagusia Munduko Txapelketa izaten da, eta prestaketa hara begira egiten dut\". Aurten irailean izango da Munduko Txapelketa Moskun, eta sasoi betean ordurako egotea itxaroten du. Azerbaijango Bakú herrian jokatu zen Europako Txapelketan gogotik behar egin behar izan zuen domina irabazteko. Lehenengo borrokaldian Maria Luiza Vryoni menderatu zuen, \"nahikoa erraz\", bere esanetan, txapelketetako lehenengo borrolkaldian izan ohi duten tentsioa gaindituz. Bigarrenean Ekaterina Bukina errusiarra izan zuen aurrez aurre, eta galdu egin zuen: \"Bera ni baino gehitxoago dela uste dut, eta gainera nik ez nuen neurerik eman\". Bukina finalera heldu zenez, bigarren aukera zabaldu zion oletarrari. Dina Ivanova Azerbaijango borrokalaria kanporatu zuen lehenengo: \"Zaleek asko animatu zuten etxeko borrokalaria, eta baneukan beldur apur bat, baina irabaztea lortu nuen\". Brontzerako bidean Marina Gastl austriarra izan zuen azkeneko traba. Aurrekariek borrokaldi estua iragartzen zuten: Munduko Txapelketan Undak irabazi zion, baina aurten Suediako torneo batean austriarra nagusitu zitzaion. Tentsio handiko borrokaldian Undak berea eman eta merituzko domina irabazi zuen. 2008an Joko Olinpikoetan diploma olinpikoa irabazi zuen eta iazko Munduko Txapelketan brontzea jantzi zuen: \"Nire sasoirik onenean nagoela uste dut. Luzaroan egindako lanaren fruituak jasotzen nabil 33 urtegaz\", dio Undak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!