Ricardo Aragón eta Maider Unda saritu dituzte

Anboto 2010ko ots. 1a, 09:27

Euskal Kirol Federazioen Batasunak federazio bakoitzeko lagun bat saritu du Donostiako Kursaalean ospatutako II. Euskal Kirolen Galan. Durangaldeko saritu bi daude: Ricardo Aragón durangarra errugbian eta Maider Unda oletarra borroka librean.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak federazio bakoitzeko lagun bat saritu du Donostiako Kursaalean ospatutako II. Euskal Kirolen Galan. Durangaldeko saritu bi daude: Ricardo Aragón durangarra errugbian eta Maider Unda oletarra borroka librean. Sarituak federazioek eurek proposatutako pertsonak dira. Euskadiko Rugby Federakuntzak Ricardo Aragón (Durango, 1959) proposatu zuen errugbiari eta federazioari urteetan eskaini dion dedikazioagatik. Aragón Bilboko Unibertsitatean hasi zen errugbian jokatzen. 1982an ikasketak amaitu eta Durangora bueltatu zenean, Elorrio Rugby Taldean jokatu zuen sei urtean. 1989an Durango Rugby Taldera joan zen eta hantxe amaitu zuen jokalari legez bere ibilbidea 1995ean. 1997tik 2009ra federazioko epailea izan zen. Horrekin batera, 1997an Euskadiko Selekzioko mediku moduan laguntzen hasi zen hainbat kategoriatan. Maider Undak (Oletan jaio eta Otxandion bizi da, 1977) borroka librean duen palmaresa oso oparoa da. Besteak beste, hamaika bider izan da Espainiako Txapeldun eta diploma olinpikoa irabazi zuen 2008an Pekinen izandako Joko Olinpikoetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!