Brontzea lortu du Undak Europako Txapelketan

Anboto 2010ko api. 19a, 12:30

Azerbaijango Baku hiriburuan jokatu dira azken egunotan Europako Txapelketako lehiak. Maider Unda oletarrak barikuan parte hartu zuen, eta hirugarren sailkatu zen.

Azerbaijango Baku hiriburuan jokatu dira azken egunotan Europako txapelketako lehiak. Maider Unda oletarrak barikuan parte hartu zuen, eta hirugarren sailkatu zen. Maria Louiza Vryoni greziarrari irabaziz hasi zuen txapelketa (0-1,1-0,2-0), kanporaketa orekatu batean. Ondoren, final laurdenetan, Ekaterina Bukina errusiarrak finalerako bidea moztu zion (3-0,4-1). Errusiarraren lan onak, ordea, bigarren aukerako atea zabaldu eta ondo aprobetxatu zuen Undak. Dina Ivanova azerbaijandarra kanporatzea lortu zuen (0-2,0-4). Horren ostean, joan zen urteko Munduko Txapelketan gertatu zen moduan, Marina Gastl austriarrarekin borrokatu behar izan zuen domina lortzeko bidean. Oraingoan ere Maider garaile izan zen (0-1,4-0). Modu honetan, Europako Txapelketa batean lortzen duen lehen domina da honakoa. [img]http://www.anboto.org/images/7400/7426/1.jpg[/img] Azken saioko irudi bat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!