Andra Mari Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatu du gaur. 12:00etan kalejiran irteng dira, Jaizale taldeak lagunduta. Ondoren, 12:30ean, dantza saioa egin dute frontoian. 75 bat dantzari batu dira, gaurkoak eta atzokoak. Gero bazkari herrikoian batu dira, eta 18:00etan Lorratz taldearen erromeria hasiko da.
Ospakizunean, taldeko hiru lagun omenduko dituzte. Hasieratik dantzak erakusten ibili ziren Mari Luz Gorostiza Arroitaonaindia (Berriz, Mañarian bizi da, 1954) eta Begoña Gorritxategi, eta gaur egun dantza taldeagaz jarraitzen duen Josu Arkarazo Azkargorta txistularia (Abadiño, 1955).