40. urteurrena

Dantzarako adinik ez dagoela erakusten duen emakumeen taldea berriro batu da

Joseba Derteano 2026ko maiatzaren 22a

Entsegu egun bat.

Mañariko hainbat emakume euskal dantzak ikasteko elkartu zen 2007an. Ordura arte sekula dantza ibili bakoak ziren. "Hutsetik hasi ginen, baina ilusio handia geneukan", gogoratu du talde hartako kide Lurdes Areitiok. Hamarkada batez ermitetako jaietan, herriko jaietan, San Ursula egunean… ibili ziren dantzan, Mañarian jai giroa zabalduz. Orain berriro elkartu dira, Andra Mari dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunari begira. Martitzenetan egin dituzte entseguak, hutsik egin barik.

Areitiok azaldu duenez, taldea ustekabean sortu zen. "Dantza taldeko Igone Ikobaltzetak gazte batzuk taldera batzea gura zuen, baina ez ziren animatzen. 'Zelan ezetz!', esan nuen, ‘guk egin ahal izangez gero…’. Eta Igonek esan zigun: ‘Ba, hasi zuek ere’". Horrela abiatu zen taldea. Hasieran Ikobaltzeta izan zuten irakasle, eta gero Maria Bizkarragaz jarraitu zuten. Eurei eskerrak, jairik jai egiten zituzten hainbat dantza ikasi zituzten.

Taldeko nagusiena Kontxi Agirre da, 80 urtegaz, eta Iriondok 75 ditu. Martitzenero batu izan dira entseguetan, eta dantza bi prestatzen aritu dira: gorulari dantza eta sagar dantza, "geurera moldatuta", Areitiok azaldu duenez. Horiek dantzatuko dituzte ospakizunean. Entseguak giro onean egiten dituztela nabarmendu du: "Oso ondo pasatzen dugu". Ospakizunari begira, "ilusioz" daude guztiak eta onena emateko prest.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!