Josu Urizar da taldeko beteranoena. Mañariarrak 59 urte ditu, gaur egun Otxandion bizi da eta umetan hasi zen dantzan. "8-10 urtegaz hasi nintzen, 17gaz utzi nuen, gero barriro bueltatu… Labur esanda, sekula ez dut guztiz utzi", azaldu du. Gogoratu duenez, orain hamar bat urte berriro elkartu ziren, gehiagotan dantza egiteko asmoz.
Urteak ez dira alferrik joaten, eta, umorez aitortu duenez, “hankak behar den moduan altxatzeko, aurretik beroketa ariketak" egin behar dituzte. Hori bai, "ilusio aldetik" inork ez ei ditu gainditzen.