[EGITARAUA] Mocker´s eta Nevadah taldeen kontzertuak, eta Mikel Goñiren pilota partidua ikusgai Mañariko Albokan Rolla jaialdian

Anboto 2023ko eka. 6a, 09:29
Nevadah-ren argazkia: Ibon Urizar. Mocker's-en argazkia: Sara Estebez.

Mañarian sortu berria den Kafraga kultur elkarteak Albokan Rolla jaialdia antolatuko du ekainaren 10ean, datorren zapatuan. Udalaren, pilota eskolaren eta bestelako eragileen laguntza izango du.

Jaiko osagai bat eguerdiko pilota partidu berezia da. Profesional izandako pilotari bi daude tartean: Mikel Goñi eta Iñigo Pascual. Goñik Azanzarekin jokatuko du eta Pascualek Urmenetarekin osatuko du bikotea. Partiduak beste berezitasun bat ere badu: Unai Gaztelumendi eta Oihana Bartra bertsolariak izango dituzte botillero eta bertsotan arituko dira partiduko hainbat unetan.

Albokan Rolla eguneko beste osagai inportante bat gaueko kontzertuak dira: Mocker´s, Nevadah eta The Riff Truckers taldeen zuzenekoak ikusteko aukera egongo da.

EGITARAUA - EKAINAK 10

  • 10:00 Pasakallea albokarekin.
  • 12:00 Pilota partiduak bertsolariekin: Goñi-Azanza / Urmeneta-Pascual. Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Oihana Bartra.
  • 13:00 Kalejira: Petite eta lagunak.
  • 14:30 Bazkaria Herriko tabernan.
  • 17:00 KSKA kolektiboak musika jarriko du.
  • 20:00 Kontzertuak plazan: Mocker´s, Nevadah eta The Riff Truckers.
  • 00:00 DJ Elvis Cayno, Herriko tabernan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!