Enrike Huertak hainbeste urtez amestutako museoa egi bihurtu da. Hontza museoak natur zientzien inguruko jakinmina zabaltzen lagunduko du hemendik aurrera. Astelehenak kenduta, gainerako egunetan zabalik egongo da. Astegunetan 17:00etatik 19:00etara bisitatu ahalko da; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara ere bai. Ikastetxeetakoak eta talde bereziak ere hartzeko aukera eman dute, eta horretarako, 94 621 65 55 telefonoan erreserbatzea eskatu dute.
Museoagaz batera, Oskoldunak izeneko aldi baterako erakusketa zabaldu dute. Huertak 1962an hasi zuen ikerketa lana, eta guztira 36.000 ale baino gehiago dauzka gordeta. Museoa eraikineko bigarren solairura hedatzea gura dute, eta orduan aleak erakusteko leku gehiago edukiko dute.