Natura-zientzien Hontza museoa zabaldu dute

Anboto 2014ko aza. 13a, 17:07

Hontza museoaren sarrera. Kirikiño idazlearen etxea.

Enrike Huerta 14 urtegaz imajinatzen hasi zen natura-zientzien museoak, gaur, 17:00etan, zabaldu ditu ateak Kirikiño idazlearen etxean, Zumelaga eraikinean. Mañariarrek doako sarrera izango dute hilabete amaiera arte. Inaugurazio ofiziala berriz, azaroaren 24an, 18:00etan egingo dutela jakitera eman dute.

Museoa itsasoko animalietan da espezialista, baina fauna zabala dago ikusgai. Bertan dago, esaterako, Mañariko kobetan topatu zuten hartzaren hezurdura. Krustazeoen inguruko monografiko bat ere eskainiko du, eta tartean Japoniatik dohaintzan bidalitako karramarro erraldoi bat dago, 2,9 metrokoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!