Aurreikuspen guztiak beteta, SD Eibarreko jokalariek aurredenboraldiari hasiera Areition kokatuta dagoen Kirol Hirian eman diote. Hasiera-hasieratik hori zen klubaren helburua, Mallabian, Areition egin duten Kirol Hirian denboraldi berria hastea, eta horrelaxe izan da. Euren artean izan da Lander Olaetxea abadiñarra. Taldeak jokalari berriak aurkezteko baliatu du gaurko entrenamendua. Olaetxeak Eibar taldean jokatuko du datorren denboraldian. 2027ra arteko kontratua sinatu zuen armaginekin.
Olaetxea eskumatik hasita lehenengoa. (Argazkiak eta bideoa: @sdeibar)