Mallabiko Bertsolari Gazteen bosgarren aldiak badu irabazlea: Gorka Pagonabarraga durangarra. Joan zen barikuan lehiatu zuten finala Herrikoko soziedadean. Pagonabarragagaz batera, Unai Izagirre, Aissa Intxausti eta Ibai Amillategi aritu ziren bertsotan. Bertso afarira batutakoak izan ziren epaimahai eta punturik gehien Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean arituko den Gorka Pagonabarrak jaso zituen.