Bertso afariko publikoak osatu zuen epaimahaia. Baturiko bertsozaleek paper banatan apuntaturiko puntuazioa gehituz erabaki zituzten finalista biak.
Bigarren kanporaketa azaroaren 24an izango da, 21:30ean, Berano auzoko Artixeko soziedadean. Bertatik beste finalista bi irtengo dira, lau hautagai hauen artean: Ane Zuazubiskar, Ibai Amillategi, Oier Etxeberria eta Gorka Pagonabarraga. Bertso afari horretarako txartelak Herrikoan edo frontoian eskuratu daitezke, 25 euroan. Finala abenduaren 8an izango da.