Lehenengo kanporaketa gaur hasiko da, 21:30ean, Goita auzoko San Juan ermitaren ondoko soziedadean. Unai Izagirre, Irati Alcantarilla, Aissa Intxausti eta Iker Garitagoitia dira bertan arituko diren lau bertsolariak. Bigarren kanporaketa azaroaren 24an izango da, 21:30ean, Artixeko soziedadean. Honako hauek dira han parte hartuko duten lau bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Ibai Amillategi, Oier Etxeberria eta Gorka Pagonabarraga. Finala abenduaren 8an izango da, Herrikoko soziedadean. Finalaren aurretik, 19:30ean, trikipotea egingo dute herriko tabernetatik.
Saio guztiek bertso afari formatua dute. Afariko tiketak Herrikoan, frontoian edo 696 058 967 telefono zenbakian eskuratu daitezke, 25 eurotan.