Aitor Elordi buruz buruko txapelketa nagusiko finalera sailkatu da

Anboto 2023ko mai. 21a, 20:32

Mallabitarrak 22-15 menderatu du Dario Gomez ezkaraitarra.

Aitor Elordik bere ibilbideko lehenengo buruz buruko finala jokatuko du ekainaren 4an Bizkaia pilotalekuan. Jokin Altuna izango du kontrario.

Gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalerdian 22-15 irabazi dio Dariori. Lehenengo zatian askoz gehiago izan da mallabitarra eta 13-4 aurreratu da markagailuan.Ondoren, Darioren erreakzioa heldu da eta 15-12 hurreratu zaio. Une horretan Elordik sakea berreskuratu du eta 21erarte joan da. Dariok hiru tanto gehiago egin ahal izan dituen arren, ezin izan du Mallabiko aurrelariaren garaipena eragotzi.

Aurten bere ibilbideko denboraldirik onena egiten ari da Elordi. Lehenengo, lau eta erdiko txapelketa nagusiko finalerdietara heldu zen eta orain hilabete eta erdi binakako txapelketa nagusiko txapeldun geratu zen Jose Javier Zabaletarekin batera. Garaipen handi horren ostean omenaldia egin zioten bere sorterrian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!