Aitor Elordiri omenaldi beroa eskaini diote Mallabian

Anboto 2023ko api. 3a, 12:31

Mallabian ongietorri beroa eskaini zioten Aitor Elordiri, atzo, binakako txapelketa nagusiko lehen txapela lortu ondoren. Iruñako Navarra Arena pilotalekuan eskuratu zuten garaipena Jose Javier Zabaletak eta biek. Laso eta Imaz izan zituzten kontrario.

Atzoko eguna girotzeko hainbat ekimen antolatu zituzten udalak eta Mallabia I pilota taldeak eguerditik hasita. Finala pantaila handian ikusteko aukera izan zuten frontoira hurbildutakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!