Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapeldun

Anboto 2023ko api. 2a, 19:30

Mallabiarrak binakako txapelketa nagusiko lehen txapela lortu du. 

Gaur arratsaldean Iruñeko pilotalekuan binakako txapelketa nagusiko finala jokatu da. Bertan Aitor Elordik eta Zabaletak garaipena eskuratu dute. Elordiren profesionaletako binakako txapelketa nagusiko lehen txapela da. Lehenengoa promozio mailako zen zen, 2019an, Oier Etxebarriagaz batera. Elordik Xabi Tolosari eskaini dio txapela.

 

Gaurkoa partidu gogorra eta borrokatua izan da. Elordik eta Zabaletak hasiera bikaina eman diote partiduari; markagailuan aurretik jarriz, 0-5. 

 

Azkenean, partidu borrokatu baten ostean, 13-22 irabazi dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!