Trikitilariak, dantza saioa, umeentzako ekintzak, Les Enfants taldearen kale animazioa... ekimenez betetako eguna izan dute gaur Mallabian. Arratsaldean, berriz, Karmele Gisasolak piztu du jaietako txupinazoa. Iluntzean pilota partiduak egongo dira eta Aitor Elordi mallabitarrak eta profesionaletan orain gutxi debutatu duen Aimar Morgaetxebarriak osatuko dute bikote bat. Eguna Basajaun taldearen erromeriagaz erramatatuko dute.
(Argazkien egilea: Unai Olaso)