[EGITARAUA] Mallabiko jaiak Karmele Gisasolak botako txupinagaz hasiko dituzte abuztuaren 14an

Anboto 2022ko uzt. 19a, 15:31

Mallabiak Andra Mari jaiak ospatuko ditu abuztuaren 14tik 16ra bitartean, musika, umeentzako jarduerak eta kirola barne hartuko dituen jai egitarauarekin.

Aurtengo txupina jaurtitzeko Karmele Gisasola aukeratu dute mallabitarrek, herri kiroletan egindako palmares handiari omenaldi eta errekonozimendu moduan eta emakumezkoen kategorian kirol honen aitzindari izan delako. Txupinazoa abuztuaren 14an, 19:00etan, izango da.

Egun berean, abuztuaren 14an, binakako pilota partidu profesionalak egongo dira. Atarikoan Zubizarreta-Uriondo eta Alberdi-Aretxabaleta bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Partidu nagusia honako dau da: Artola-Albisu eta Jaka-Imaz. Sarrerak udaletxean egongo dira eskuragarri abuztuaren 1etik 12ra, eta langabezian dauden pertsonentzat, ikasleentzat, jubilatuentzat eta pentsionistentzat deskontuak egongo dira.

Abuztuaren 15eko osagai bat jatorri askotako 15 harri jasotzailerekin egingo diren emakumeen eta gizonen txapelketak dira: Zarautz, Errumania, Madril, Palentzia eta El Ferrol-etik etorriko dria, besteak beste. Karmele Gisasola eta Jon Gisasola ere parte hartuko dute.

Hona egitarau osoa:

ABUZTUAK 14, domeka (Umeen eguna)

  • 11:00 Meza Jasokunde parrokian.
  • 11:30-13:00 Mallabiko Trikitilariak kaleak girotzen.
  • 12:00 Umeen txupinazoa botako du alkate txikiak. Gazte Alaiak dantza taldekoek aurreskua egingo dute.
  • 12:00-14:00 /16:00-18:00 Umeentzako haur parkea herriko frontoian.
  • 18:00 Bits festa parkean.
  • 18:00-21:00 Kale animazioa Les enfants taldearekin.
  • 19:00 Txupinazoa, Karmele Gisasolaren eskutik.
  • 19:30 Txokolatada parkean.
  • 21:30 Pilota partiduak Mallabia I Kirol Etxean.
    1) Elordi-Morgaetxebarria // Arteaga II-Larunbe
    2) Artola–Albisu // Jaka-Imaz 
    Pilota partidurako sarrerak: Sarrerak abuztuaren 1etik 12ra salgai udaletxean:
    -Mallabiko langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat 12 euro, justifikazio txartela erakutsita.
    -Gainontzeko mallabitarrentzat 18 euro.
    -Partidu egunean takila 20:30etan zabalduko da eta sarrerek prezio bakarra izango dute, 25 euro.
  • 23:00 Erromeria Basajaun taldearekin, parkean.

ABUZTUAK 15, astelehena (Andra Mari eguna)

  • 11:00 Meza Jasokunde parrokian. Ondoren Mallabiko dantzariak plazan, euria bada parkeko aterpean.
  • 17:00 Tute txapelketa Kontzejuzarrean
    Izen ematea: 10 euro bikoteko
    Sariak: 1. saria 120€ eta garaikurra
    2. saria 100€
    3. saria 80€
    4. saria 60€
  • 17:00 Mallabiko Gizonezkoen XXXII. eta Emakumezkoen II. Harri-jasotze saria. Harri Txikia herriko frontoian.
    - Gizonak: 100kg-ko zilindro zaharra / 100kg-ko bola
    - Emakumeak: 62,5kg-ko zilindro zaharra / 62,5kg-ko bola
    Parte-hartzaileak: Mikel Lopetegi ‘Urra’, Xabat Olaizola, Iraitz Arruti, Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV’ eta Imanol Royo ‘Lartain' zarauztarrak;
    Paulo Azpiazu (Osintxu), Jon Gisasola ‘Zelai V’ (Mallabia), Petre Bulgarea (Errumania) eta Enrique Largo (Madril). Lierni Osa (Zarautz), Ainitze Zumeta (Zarautz), Karmele Gisasola ‘Zelai III’ (Mallabia), Udane Ostolaza (Orio), Marina Blanco (Palentzia) eta Patricia Martin (El Ferrol).
    Sariak:
    1. 900€ garaikurra eta txapela.
    2. 750€ eta garaikurra.
    3. 600€ eta garaikurra.
    4. 500€.
    Gainerako parte hartzaileentzako 300 €-ko dieta
    Dagoen marka hausten duenari, 200€
    Sari hauek atxikipen fiskala izango dute
  • 19:00 Ricky teniseko irakaslea kale antzerkia parkean, euria bada CIP-eko futbito zelaian.
  • 22:30 Amak taldearen ikuskizuna parkean, euria bada herriko frontoian.

ABUZTUAK 16, martitzena (San Roke eguna)

  • 11:00-14:00 Paella eta marmitako lehiaketak. Izen ematea 11:30ean.
  • SARIAK:
    Marmitakoa: 1.saria 110€ / 2. saria 55€
    PAaella: 1.saria 110€ / 2. saria 55€
    Mallabiko Trikitilariek animatuko dute giroa.
  • 14:00 Paella eta marmitako lehiaketako sariak banatzea.
  • 14:15 Jubilatuen bazkaria kontzejuzarrean.
  • 16:00 Tolin mariatxia jubilatuentzat Kontzejuzarrean.
  • 17:30 Koadrilen arteko jolasak. Saria: pintxotarako 20 txartel.
  • 20:00 Mallabitar guztientzat txahal errea (pintxo bat, euro 1) eta sagardoa doan parkean.
  • 20:30 Erromeria Luhartz taldearekin parkean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!