Aitor Elordi binakako Promozio Mailako txapeldun

Joseba Derteano 2019ko mar. 30a, 20:23
Elordi bikain aritu da defentsan. (@ASPEpelota)

Oier Etxebarriak eta biek meritu handiko finala jokatu dute Salaverriren eta Agirreren kontra. Bizkaitarrek 22-20 irabazi dute.

Markagailuak erakusten duen moduko finala izan da: Gogorra, luzea eta parekatua. Irabazleek meritu handiko finala jokatu dute: Etxebarriak, eskuin eskua justu zuen arren, partiduari eutsi diolako eta Elordik, atzelaria ezinean zebilela ikusita, bikoteko erantzukizuna hartu eta ausart jokatu duelako.

Salaverri nagusitu egin da atzean eta Elordiri batez ere defentsan aritzea egokitu zaio. Agirrek zabalera zein txokora bideratu dizkion jokaldi ia denak eraman ditu eta pilota txar askotara boleaz sartu da atzelariari laguntzeko. Horrela, sendotasun handia erakutsiz, profesionaletako lehenengo txapela jantzi du mallabitarrak. 

Oier Etxebarria eta Aitor Elordi txapelarekin (@ASPEpelota)


Elordiren zaleak Labrit pilotalekuan (Argazkia: @ASPEpelota)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!