Lagunek animo mezua bidali diote Aitor Elordiri finalaren atarian

Joseba Derteano 2019ko mar. 26a, 13:00

Zapatuan binakako Promozio Mailako txapela irabazi dezake pilotari mallabitarrak.

Aitor Elordik eta Oier Etxebarriak Agirre eta Salaverri izango dituzte kontrario. Finala Labrit pilotalekuan jokatuko dute zapatuan, 17:45ean. Mallabitarrari ez zaio babesik faltako. Lagunek eta ezagunek autobusa bete dute eta Labriten izango dira euren pilotaria animatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!