"Escritoras vizcaínas" hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

"Escritoras vizcaínas" hitzaldia

Skolastikako Josune Muñoz San Josek zuzentzen duen 'Creadoras de cultura: más allá de la literatura' hitzaldi zikloan, bizkaitar emakume idazleak izango dira mintzagai. Globalizatutako literatur sistema baten barruan gaude, eta askotan oso saila egiten zaigu gertuako edo gutxientzako egindako literatura ezagutzea. Hitzaldi honetan gure probintziako emakumeen, euskaraz zein gaztelerazko, lana ezagutarazten ahaleginduko gara.

Helduentzako ipuin kontaketa saioa

2018/02/16 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Otsaileko saiorako Zamoratik datorkigun Charo Jaular izango dugu bibliotekan, "Cuando la mujer es su palabra" izenburua duen saioarekin.

"22" Liburuaren aurkezpena eta solasaldia

2018/02/09 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Paule San Salvador del Valle Aranaren "22" liburuaren aurkezpena eta solasaldia.

Durangoko II. BookTrailer Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Durangoko II. BookTrailer Lehiaketa

Lehiaketaren lehenengo edizioan izandako arrakasta dela eta -67 gaztek parte hartu zuten eta 24 bideo aurkeztu ziren- Bizenta Mogel Bibliotekak eta Udaleko Inmigrazio eta Kultura sailek Durangoko II. Book Trailer Lehiaketa antolatu dute.

"A ze komeriak!"

2018/01/27 12:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

"A ze komeriak!" Idoia Sánchez Ipuinak egiten du entretenitu, ireki eta itxi, igo eta jeitsi, lo egin arazi edo esnatu... txoko urrunetara hegan eramaten gaitu, aspaldiko garaietara, jakintza zaharretara, bizipen berrietara. Zapore anitzeko ipuinak, usain ezberdinekoak, kolore argi zein ilunekoak, gozoak, gogorrak... beren doinuan gure emozioei dantza eragiten dietenak.

"Literatura de las cicatrices" hitzaldia

2018/01/25 19:00

Durangoko Udal Liburutegia | Durango

CREADORAS DE CULTURA: MÁS ALLA DE LA LITERATURA" zikloaren lehenengo hitzaldia: "La literatura de las cicatrices" Gatazka armatuak izandako gizarte guztietan literatura baliabide oso lagungarria izan da bizitako egoera mingarri eta zailak erakusteko, eta baita eragindako orbainak eta ondorioak gainditzeko ere. Emakumeek, gainera, euren testigantza eta eleberrien bitartez, eurentzat egoerak duen zailtasun eta gogortasuna ikustarazten digute, eta baita bakea lortzeko euren etenezinezko lana ere.

Helduentzako ipuin kontaketa saioa

2018/01/19 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Urtarrileko saiorako Castelló de la Planatik datorkigun Tània Muñoz izango dugu bibliotekan, "Una habitación propia" izenburua duen saioarekin.

Helduentzako Ipuin kontaketa saioa

2017/12/15 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Dorleta Kortazar narratzailearen eskutik "Hitzen lapurra" euskarazko ipuin kontaketa saioa izango dugu Bizenta Mogel Bibliotekan. Bazatoz? HITZEN LAPURRA Isildu ditugun berbak; isilarazi dizkigutenak … Lapurtu dizkiguten berbak; berreskuratu ditugunak … Erosi ditugun berbak; oparitu dizkigutenak ... Bihotzean katramilatu zaizkigun berbak, ihesean joan direnak ... Bata bestearekin kateatu eta istorio hauetan bizi direnak.

Giza Biblioteka

2017/11/29 18:30

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Ezagutzen duzu Giza Biblioteka egitasmoa? Liburuen ordez pertsonak aurkituko dituzu eta bertan euren istorioak ezagutzeko aukera. Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan, datorren asteazkenean, azaroak 29, 18:30ean. 6 pertsona 6 bizitza istorio kontatzeko prest, eta 20 minutu bakoitzaren istorioa entzun eta solasaldi interesgarri bat izateko aukera!! Ze "liburu" aukeratuko duzu? "Nomada bat Ingalaterran" - Sabina Villa (Euskal Herria) "Identidad mutante" - Iuliana Anca Tulbure (Rumania) "Colombia, simplemente bella" - Zuleima Quintero (Colombia) "Diario de una equilibrista" - Cecilia Paganini (Argentina) "El sueño y la realidad" - André Diatta (Senegal) "Palestina" - Anis Hawari (Palestina)

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa

2017/11/24 12:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Azaroaren 25ean, larunbata, 6 urtetik gorako umeentzako ipuin-kontaketa saioa egongo da. Cecilia Paganinik dinamizatuko du saioa, eta umeak kulturaniztasunari buruz hausnarketa egitera bultzatuko ditu; berdintasuna landuko du, pertsonon berezko balore gisa. “Arriba, abajo y viceversa” izango da ipuin-kontaketa saioaren titulua.

Hitzaldia

2017/11/24 18:30

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

“Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osotzen duten migrazio arloko bizi istorioak” izenburupean martxan jarritako programazioarekin jarraituko dugu: Aniztasunaren Eskolaren baitan, eta Euskadin bizi diren emakume migratzaile afrikarrengana hurreratzeko helburuarekin, “(De)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres africanas en la Encrucijada” hitzaldia eskainiko du Jeanne Rolande Dagougna Minkettek, azaroaren 24an. Emakumeei, Feministei eta Generoari buruzko Azterketa eta Ikerketetako doktorea da bera, eta, hitzaldian, emakume afrikarren migrazio proiektuak ezagutu, eta haien inguruan hausnartu ahalko dugu. Emakume horien ohitura sozialak eta ahalduntzeko erabiltzen dituzten estrategiak -indibidualak eta kolektiboak- ezagutuko ditugu.

Helduentzako ipuin kontaketa saioa

2017/11/17 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Inmigrazio sailak elkarlanean "Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osotzen duten migrazio arloko bizi istorioak” izenburupean, azaroan, egitarau bat abiatuko dugu pertsonen arteko elkarrizketa, elkar-topaketa eta esperientzien trukaketa sustatzeko jarduerekin. Egitasmoa Giza Bilbiotekaren inguruan egituratuko da; bertan, hainbat jatorritako pertsonek parte hartuko dute. Oso bizipen desberdinak dituzten pertsonak izango dira, baina komunean kontu bat daukatenak: migrazioa. Programatutako ekintzak azaroaren 17an hasiko dira, helduentzako ipuin-kontaketa saio batekin, Cecilia Paganiniren eskutik. “Puntos cardinales: catálogos de viajes vitales” izango da saioaren izena, eta Paganiniren laguntzarekin, humanitatearen historian zehar ibilbide bat egingo dugu; Homo Erectusek Afrikatik egindako lehen bidaia hartatik gaur egungo migrazioetara; Paganini gizakiak subjektu migratzaile gisa duen esentziara hurreratuko da. Ipuin-kontalariak bidaia emozional eta geografikoa proposatuko digu, inpresioen biltegietatik, ibilitako bide baten arima eta oroitzapenetatik. Tangoari lapurtutako migrantearen hitzak erabiliko ditu.

Udako irakur gunea Tabirako igerilekuetan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Udako irakur gunea Tabirako igerilekuetan

Aurtengo udan ere, Bizeta Mogel bibliotekako irakur gunea Tabirako igerelikuetan aurkituko duzue.

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa

2017/05/20 12:00 eta 12:30

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Saroa Bikandi "Koloreek hitz egin dute" 12:00etan 3-5 urte bitarteko haurrak 12:30ean 6 urtetik gorakoentzat

Helduentzat ipuin kontaketa saioa

2017/05/19 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Anabel Muro "La memoria infinita"

Beldurra eta Haur ipuinak

Erabiltzailearen aurpegia

Beldurra eta Haur ipuinak

Aurten ere, Juan Carlos Alonso psikologoa izango dugu Bizenta Mogel Bibliotekan, haurren garapen emozionalean ipuinak duen garrantziaren inguruan hitz egiteko. 3 saio hauek guraso eta hezitzaileei zuzenduta daude eta euren helburua ipuinek haurren beldurrak ulertzeko eta "gainditzeko" duten eraginaz kontzientziatzea eta egungo ipuinetan eta ipuin klasikoetan beldurra lantzeko moduan dauden desberdintasunak aipatzea izango dira.

Tailerra "Ilunpetan irakurtzeko ipuinak eta tramankulu magikoa"

2017/04/29 10:30etatik 12:30etara

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Ilunpetan irakurri daitezkeen ipuinak sortuko ditugu eta sortutako ipuinak eta irudiak momentuan ikusteko makina erabiliko dugu. Magia ote dan ikusi nahi duzu?? Eman izena bibliotekan eta zatoz parte hartzera!! Apirilak 29an, 10:30etatik 12:30etara. 6tik 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza.

Haurrentzat ipuin kontaketa saioa

2017/04/29 12:00 eta 12:30

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa: Ana Apika "Liburuz liburu". 12:00etan 3-5 urte eta 12:30ean 6 urtetik gorakoentzat.

Helduentzako ipuinkontaketa saioa

2017/04/27 19:00

Durangoko Udal Biblioteka | Durango

Apirilean, Alberto Sebastián izango dugu "Activas y resueltas" izenburua duen ahozko narrazio saioarekin.