Tabirako igerilekuetan,
Urpeko arkeologi tailer bat da Durango Kirolak, Arte eta Historia Museoak eta Bizenta Mogel Bibliotekak elkarlanean antolatuta, eta 8-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Mediterranio itsasoan, Turkia parean, kristo aurreko 1300. urtean hondoratu zen itsasontziaren gaur egungo izena da Uluburun. 1982an aurkitu zuten ontzia, eta bost kultura ezberdinetako 18.000 pieza aurkitu zituzten bertan. Uluburun ontzian aurkitu ziren piezen erreprodukzioak jarriko dituzte igerilekuan, eta neska-mutikoek piezak aurkitu eta katalogatu egin beharko dituzte, urpeko arkeologoen metodoa jarraituz.
Bi saio egingo dira eta 2 ordu eta erdiko iraupen izango du bakoitzak:
12:00etatik 14:30etara, 8-11 urtera bitarteko haurrentzat.
16:00etatik 18:30etara, 12-14 urte bitartekoentzat.
Izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, hurbildu, deitu edo idatzi Durango Kirolak, Durango Museoa edota Bizenta Mogel Bibliotekara.
Partaide kopuru mugatua: izena ematen den hurrenkera zehatzari jarraituz emango dira.