Aurten, literaturaren aspektu zehatz bati helduko diogu, pertsonaiari. Beraz, tailerrean bertan nork bere pertsonaia sortzea eta horri forma ematea izango dugu helburu.
Metodologia:
Tailer praktikoa izango da: ariketak egingo ditugu, eta testuren batzuk irakurri, eredu moduan.
Iraupena:
Bi orduko lau saio egingo ditugu.
Datak:
Lau larunbat, elkarren segidan: martxoak 16, 13, 30 eta apirilak 6.
Ordutegia:
11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 1etik 14ra.
Plaza kopurua mugatua dago. Plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badu, zozketa egingo da.
Izena ematean parte-hartzaileek 4 saioetara etortzeko konpromisoa hartuko dute. Norbaitek saioetara ezin badu joan, sasoiz abisatu behar du bibliotekan, bere lekua beste batek erabil dezan.