2018/03/10 11:00-13:00

Telesailei buruzko tailerra

Telesailei buruzko tailerra
Durangoko Udal Biblioteka, Durango
Telesailei buruzko tailerraren 3.en edizioan “Telebistako fikzioaren lengoaia”ri buruz hitz egingo digu Marc Ambitek. Telesailen urrezko garaia gidoigile eta sortzaileen “errua” da. Baina, zer dute komunean telesailen gidoiek literaturarekin? Eta antzerkiarekin? Eta zinemarekin? Zeintzuk dira parekotasunak eta desberdintasunak telesailen lengoaiaren eta narrazio artistikoaren artean? Telesailek hizkuntza propio, bakar eta transferiezina dute? Eta hitz batez esanda, telesailak euren izaeran artea dira ala beste arte batzuen deribatua? Galdera guzti horiei eta sortzen diren beste askori erantzuna ematen saiatuko gara telebistako serie berri eta garrantzitsuak adibide gisa erabiliz. Parte hartzeko izena eman beharra dago; bibliotekara mezu bat idatzi (liburutegia@durango.eus), telefonoz deitu (946030041) edo ondorengo lotura honen bitartez: https://goo.gl/forms/VvEcOLv0CXRKg8Vj2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!