Irregulartasunen inguruko salaketa "larria" dela esan du EH Bilduk, eta horregatik kontratu guztien zerrenda eskatu diote udalari. Pertsonalagaz lotutako hainbat dokumentu ere eskatuko dituzte. Gaineratu du kargu-uztearen inguruko espediente guztia ere aztertzen ari direla.
Urriaren 14an plenoa egiteko eskaria erregistratu zuen EH Bilduk, PSErekiin batera, udaleko idazkariaren kargu-uztearen berri izan zutenean, argitu dutenez. Horren aurrean EH Bilduko zinegotziek salatu dutenez, "legez alkateak bi hilabete ditu pleno hori deitzeko, eta hilabete pasata oraindik ez du deitu". Gaineratu dutenez, “aste honetan jakin dugu gaia epaitegian dagoela, eta oraindik ez da udalean honen inguruko inolako azalpen ofizialik eman. Plenoa berehala deitu behar da, herritarrei azalpenak sor zaizkie. Ez dugu gaia argitzeko inolako borondaterik ikusten”.
"Gardentasun falta" salatu dute
Udalean dagoen "informazio eta gardentasun falta" salatu du EH Bilduk. Nabarmendu dutenez, "udalaren ohiko praktika da informaziorik ez ematea, baina kasu honen larritasuna ikusita, are larriagoa da idazkariaren kaleratzearekin erlazionatutako guztia udaletik kanpo jakin behar izatea".