Iurretako alkateak azaldu duenez, "kontratu txikiak esleitzeko gure prozedura ezin hobeto ezarrita dago, kontratuen legearen eta aurrekontua betearazteko gure arauaren arabera". Ildo horretan, "gure prozedura guztiak legearen barruan daude eta sekula inork ez ditu zalantzan jarri".
Faktura guztiak alkatetza-dekretu baten bidez onartzen direla azaldu du, eta dekretu hori argitaratu egiten dela. Osoko bilkuran kontu ematen dela ere nabarmendu du. Bestalde, gogoratu du kontratu txikiak webgunean ere argitaratzen direla. "Beste edozer gauza difamazioaren eta kalumniaren eremuan sartzen da", dio Totorikaguenak. Gaia abokatuaren esku utzi dutela adierazi du.